2021 HARRO

Guneak

Kulturaz, entretenimenduz eta festaz betetako astea prestatu dugu.

HARROfilms

gunean, geltoki intermodalaren atartean –Zazpikaleak (Metro Bilbao/Euskotren)− LGBTIQ errealitatea modu errazean geureganatu eta gizarte gisa dagozkigun erronkei buruz hausnartzea helburu duten hainbat film labur ikusteko aukera izango duzu. Emanaldi bakoitzeko, gehienez ere, 40 lagun egon daitezke.

ekainak 25, 26
Tokia: Intermodala (Zazpikaleak). an Nikolas. Bilbo

HARROmusic

gunean, Bilboko Areatzako kaian, umore, musika, transformismo eta antzerki emanaldi eta ikuskizun ederrez gozatzeko aukera izango duzu, trago luze edo garagardoren bat hartzen duzun bitartean. Horretarako, ikuskizun bakoitzean 280 plaza egokituko dira 3 eta 4 pertsonentzako mahaietan.

ekainak 25-27
Tokia: Areatzako kaia. Bilbo.

HARROsport

gunean, ekimenari lotutako kirol-jarduera guztiak antolatuko dira. Horretarako, 2 gune desberdin baliatuko ditugu. Ekainaren 26an, Bilboko Areatzako kioskoan, GBox eta Aerobic-eko eskola gidatuez gozatuko dugu, gehienez ere, 40 lagunentzako tokia izango dela. Igandean, berriz, Bilboko Kale Nagusira joango gara LGBTI bandera erraldoia sortu eta zunba-doinuz dantzatzeko.

ekainak 26
Tokia: Areatzako kioskoa. Bilbo

ekainak 27
Tokia: Bilboko Kale Nagusia. Aldundiaren foru-jauregia.

HARROkids

hezkuntza-gunea izango da, etxeko txikienei familia anitzez naturaltasun osoz hitz egiteko. Horretarako, ekainaren 27an, igandearekin, goizeko eta arratsaldeko 4 tailer antolatu dira. 

ekainak 27
Tokia: Areatzako kioskoa. Bilbo.

HARRObasque

gunean, euskal kultura eta euskara jarriko ditugu ekimenaren bihotzean. Aurten, Areatzako estalpean egingo den ohiko TakoiSoroz gain, bertso-saioa ere antolatu dugu.

ekainak 26, 27
Tokia: Areatza. Bilbo.

HARROculture

gunean, arte, kultura eta historiari lotutako jarduerek LGBTIQ errealitatearen berri emango digute, inolako konplexurik gabe. Aurten bisita gidatuak izango dira Bilboko eta Bizkaiko LGBTIQ kolektiboaren historia ezagutzeko. Horretarako, aldez aurretik izena emanda, hainbat ibilbide gidatu programatu dira, aurten, Guggenheim museora ere bai.

ekainak 26, 27

  • Bilbo-Bizkaiko LGBTIQ kolektiboaren historian barrena”.
  • Topagunea: Justizia jauregia. Albiako lorategiak. Bilbo
  • Bilbao-Bizkaiko aisialdia, kultura eta giroa
  • Topagunea: Turismo-bulegoa. Plaza Biribila. Bilbo.

Gozatu leku horietan egindako ekitaldiez.