GUK

BBHarro aurkezpena

Bilbao Bizkaia HARRO 2015. urtetik egiten da Bilbon. Ekimen horrek “hiriko eta lurraldeko” ikuspegia dauka, mundu osoko LGTBI pertsonen eskubideen alde egonik, sexu-afektibitatearen aniztasuna aldarrikatu eta herritarren elkartasuna agertzeko. Bilbao Bizkaia HARRO ekimenak eredugarri bihurtu nahi ditu Bilbo eta Bizkaia ingurumari honetan, batez ere, ardatz atlantikoan.

Bere buruaz HARRO dagoen Bizkaia eraikitzeko erronka ere jo nahi dugu. Eta. horretarako, udalerri guztiek berezko programazioa izan dezaten bultzatu nahi dugu, hainbat jarduera eskainiz (antzezlanak, zinema, aisialdiko jarduerak…).

Bilbao Bizkaia HARRO

ekimenak, ekaineko programazioan, hiriko eta lurraldeko aniztasuna ospatzeko, eskubide-berdintasuna eta gure gizartearen izaera irekia modu erakargarri eta solidarioan aldarrikatzeko helburuz, hainbat gizarte-, arte-, kultura-, kirol- eta sentsibilizazio-jarduera bildu ditu. Eta proiektura batu diren erakundeen, herri-erakundeen, boluntarioen, elkarteen, hedabideen eta erakunde pribatuen arteko lankidetzan ardaztu da.

Izurritea gorabehera, Bilbao Bizkaia HARRO 2020an gauzatu zen, eta 2021ean ere gauzatuko da formatu berria landuta, betiere gure muina galdu barik. Sentiberatze- eta jolas-jarduera ugariz beteta dator programazioa, eta euskara zein euskal kultura osagai bereizgarriak izango dira ekimenean.

Kontsultatu gure programazioa eta erosi sarrerak gure webgunean.

Kontsultatu gure programazioa eta erosi sarrerak gure webgunean.