UR PARADE - Aniztasunaren aldeko desfilea

Galduko al zaizu?

Antolatu zure festa

Eskaintza zure ontzia

Ur Paradek LGBTI pertsonen eskubideak aldarrikatzen ditu eta, bestetik, pertsonek, erakundeek eta enpresek LGBTI pertsonen eskubideen alde hartutako konpromisoa ikusgarri egiten du.  Aurten, Bilboko itsasadarra erabili nahi dugu erakusleiho gisa, aniztasuna eta begirunea elkarrekin bizi daitezkeela erakusteko.

Gero eta erakunde eta itsasontzi gehiago atxikitzen ari zaizkio desfileari eta, horregatik, hainbat berrikuntza txertatu ditugu aurten. Zure itsasontzia eskaini nahi baduzu, jai bat itsasontzi batean sustatu nahi baduzu edo, besterik gabe, zure itsasontziarekin parte hartu nahi baduzu edo lekurik dagoen besteren batean joan nahi baduzu, toki egokia zaude.

Argibide gehiago eskuratu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan ondoko helbidera idatzita: info@ortzadarlgbt.eus

Galduko al zaizu?

Ur Parade ekimenari atxiki nahi? Eman izena. 

Ur Parade ekimenari atxiki nahi? Toki egokian zaude!

Zure itsasontziarekin edo beste itsasontziren batean parte hartuz bat egin dezakezu ekimenarekin. Atal honetan, itsasontzi erabilgarriei eta baldintzei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Zure itsasontziarekin parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan ondoko erabiliz: info@ortzadarlgbt.eus, eta zelan egin adieraziko dizugu.

Antolatu zure festa

LGBTI ontzia sustatu nahi?

Bilboko itsasadarra erakusleiho gisa baliatu nahi dugu aniztasuna eta begirunea elkarrekin eta modu seguruan bizi daitezkeela erakusteko. Horretan laguntzeko, Bilbao Bizkaia Harro ekimenak hainbat itsasontzi jartzen dizkizu eskura, hitzarmena sinatu baitugu arestian aipaturiko egunean erabiltzeko. Era berean, Ur Parade ekimena modu antolatutan gara dadin eta bizikidetza gailendu dadin bermatzeko, behar-beharrezkoa da itsasontziaren sustatzaileak gizarte-konpromiso batzuk sina ditzala antolatzaileekin. Hauexek dira konpromisoak:

  • Erantzukizun zibileko asegurua izatea indarrean, ekimenaren barruan suerta litezkeen gorabeherei aurre egiteko.

 

  • Ontziratzeko sarreren salmenta eta bestelako eskakizunak hitzartzea antolatzaileekin, pertsona guztiek ontziratzeko modua izan dezaten eta, horrela, LGBTIren aurkako jarrerak, gizalegezkoak edo gizabidetsuak ez direnak ekiditea ontzi bereko edo ontzien arteko parte-hartzaileen artean edo, oro har, parte-hartzaile eta ikusleen artean.

 

  • Itsasontzian eskaintzen diren janari-edarien salmentaz arduratzea.

 

  • Antolatzaileek ezarritako zenbatekoa ordaintzea, hala balegokio, hitzartutakoak ez betetzeagatiko kalte-ordainei aurre egiteko fidantza gisa, bai eta antolatzaileek ezarritako arauak edo jarraibideak ez betetzeagatiko zehapenei aurre egiteko.

 

  • Antolatzaileekin aldez aurretik hitzartu ez den eta horiek ezarritako arauekin bat ez datorren publizitatea ez erabiltzea.

 

  • Behar bezala identifikatutako arduraduna izendatzea, erabiltzaileen ontziratzeaz eta ontzitik ateratzeaz arduratzeko.

 

  • Itsasontzi barruan jartzen den musikak edo antolatzen diren ikuskizunek berdintasun-printzipioak eta aniztasunarekiko errespetua betetzea.

 

  • Antolatzaileek ezarritako arauei men egitea eta antolatzaileek adierazitako jarraibideak, ibilbidea edo beste aintzat hartzea, ekimenaren segurtasuna bermatzeko helburuz.

Eskaintza zure ontzia

Ontzia alokatu nahi?

Topaleku hau eskaintzen dugu itsasontzien eta itsasadarra kolorez margotu nahi duten pertsona eta erakunde sustatzaileen arteko sinergiak sortzeko.

Itsasontzi erabilgarrien zerrendan izena eman nahi baduzu, konpromiso batzuk hartu beharko dituzu. Konpromisoak ondokoak dira:

  • Erakundeek eskatutako agiri guztiak Bilbao Bizkaia Harro ekimenaren antolatzaileei aurkeztea itsasontziak eskakizun guztiak betetzen dituela bermatzeko, hitzarmena sinatzen den egunean bertan zein Ur Parade egiten den egunean.
  • Antolatzaileek ezarritako arauei men egitea eta antolatzaileek adierazitako jarraibideak, ibilbidea edo beste aintzat hartzea, ekimenaren segurtasuna bermatzeko helburuz.
  • Itsasontzia alokatuz gero, Bilbao Bizkaia Harro ekimenaren antolatzaileekin hitzartutako zenbatekoari jaramon egitea.
  • Publizitate iraingarria edo antolatzaileek aldez aurretik baimendu gabekoa ez ipintzea.
  • Bilbao Bizkaia Harroren urteko adierazpenarekin bat egitea eta LGBTI pertsonekiko jarrera gizabidetsua izateko konpromisoa hartzea urte osoan.

Argibide gehiago eskuratu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan ondoko helbidera idatzita: info@ortzadarlgbt.eus

Antolatzaileak:

Laguntzaileak: