Zumba pantaila

Nahiz eta COVID-19 k gure agenda aldatu digun, Bilbao Bizkaia HARRO aurten ere egon egongo da. Sinbolikoa bezain errebindikatiboa izango dan presentzia!

Igande honetan, ekainak 28, zunba erritmoetan dantzatuko duen LGBTI giza-bandera erraldoi bat eraiki dezagun Bilboko Gran Via kalean (Foru Aldundiko jauregiaren parean). Gago González eta bere taldearen erantzunkisuna  izango den klasea.

Parte hartzeko, beharrezkoa izango da presentzialki izen emotea (11 etatik 12 etara ekainaren 28 an bertan “Foru Aldundia” kalean) eta dantzalekura sarrera eskeiniko dizun “txapa” erostea. Dantzalekura sartzeaz batera, antolakuntzak aukeratutako koloreko M, L edo XL kamiseta bat emongo dizute (baldin eta aukeratutako kamiseta agorturik ez balego).

Plaza bermatu nahi izanez gero, hurrengo galdetegiaren bitartez aurretik izena emon beharko duzu. Aurretik izen emonez gero “txapa” jasotzeko orduan eta dantzalekura sartzeko lehentasuna izango dozu. Kasu honetan informazio gunetik 11:30 ak aurretik jazo beharko dira. 11 30 ak aurretik jaso ezik plaza beste batek hartu dezan libre geldituko da.

Edozein dudatarako info@ortzadarlgbt.eus

OHARRAK:

  • Beharrezkoa da muzukoaren erabilera dantzalekura sartzeko
  • Txapela edo biseraren erabilera gomendatzen dugu.

COVID 19 a eragozteko neurriak:

Antolakuntza gehiengo neurriak hartzearen  jakinaren gainean dago. Horregaitik hurrengo neurriak hartu ditu:

  • Balizatzeko zintarekin dantza erakustaldia egingo den herri lurzorua mugatuko du
  • Parte hartzaile bakoitzak erabiliko dauan puntua adieraziko du
  • Bata bestearen arteko gutxienezko 1, 5 metrotako urrunera bermatuko du
  • Bolondresek muzukoa erabiliko dute
  • Informazio gunean eta dantzalekuaren sarreran gel hidroalkoholikoa eskeiniko da

Ez txapak ez kamisetak ez dira itzuli beharko

Izena emateko orria

Antolatzaileak:

Laguntzaileak: