Gala Drag

Bilbao Bizkaia Harrok ospatzen du bere eszenatoki nagusian bere Drag-Trabesti Galaren laugarren edizioa, orain arteko asmo handikoen apustuarekin.

Arratsaldeko 19:15ean egiten du Asier Bilbaok bere sarrera gorena ekitaldiko gidari gisa, eta Areatzako kaia leporaino betetzen duten ehunka pertsonek lehiatsu itxaroten dute aurten “Drag Bilbao Bizkaia Harro 2019” tituluaren bila parte hartzen duten bost partaideen irteera. Debuta egiten dutenen artean batzuk publikoa eta epaimahaia harritzeko asmoa dute hilabeteetan zehar prestatzen eta lantzen izan diren beren fantasia eta proposamenekin. Horietatik askok esaten digute nola josi dituzten eskuz beren soinekoak, bakarrik edo senideen laguntzaz.

Partaideek, zeintzuk bakarrik edo gehienez hiru laguntzailerekin aurkezteko aukera izan zuten, honako sari hauen bila parte hartzen zuten: 150 €-ko lehen sari bat dirutan, 50 €-tan balioztatutako eta Printworld S.L. enpresak babestutako makillaje profesionalari buruz ikasteko txeke batekin batera, eta 50 €-ko bigarren sari bat dirutan eta TopNails Center-ek eskainitako tratamendu bat.

Bertaratuak harritzen lehena Vicky Rubber izan zen, “Molino… ¿rojo?” bere fantasiarekin: hasiera ezin hobea Laura Whiten Çe Soir-en erritmora denak harrapatu zituen agertoki gaineko sendotasun erakustaldi batekin.

Arelik, hau da, bigarren txapeldungaiak, zein publiko aurrean lehen aldiz aurkezten zen, bere gaitasunengatik nabarmendu zen eta denak dantzan jarri zituen “The Edge of Glory” fantasiaz, izen bereko kantaren bertsio izugarri batekin. Paul Perez bere dantzariak laguntzen zion agertoki gainean.

Erregina biren ostean, Cristofek lehen aldiz gerturatu zigun Bilbao Pride-ra Drag King artea, “Mundo de Cristof” izenburudun ustekabez beteriko megamix boteretsu batean erakutsi zuena. Agintzari gazte honek ez zuen inor epel utzi.

Laugarren tokian, Little Mixen Power entzuten zela, “Aurah!”-z gozatu genuen, Aurah-k berak bere bi dantzariekin batera, Arguiñe Abellida eta Beltrán Palaciosekin batera, ekarri zigun fantasiaz, alegia. Bi dantzariek Aurah lagundu zuten RuPaul’s Drag Race saiokoa bestelako lipsync batean, bertaratutako denak aho zabalik utzi zituena.

Agertokia zapaltzen azkena Crisher Kiss izan zen, “Todo puede ser mentira… pero nosotros somos verdad” bere fantasiarekin: boterez beteriko asmo-deklarazio oso bat, txiki eta nagusi “…Si tu eres mi hombre y yo tu mujer” abestera bultzatu zuena.

Bertaratutako jendetzak dantza eta barre egin zuen ordu bete inguruko ikuskizunean zehar, zeinetan Asier Bilbao anfitrioi bikaina izan zen txapeldungaientzat, zeintzuk publiko desberdin eta pluralari gozarazteko guztiz eman ziren.

Drag Enomine (bigarren edizioko irabazlea), Peio Durán (diseinatzailea), Joseba Solozabal (LGTB ikonoa), Beatriz Marcos (politikaria) eta Gontzal Madariagak (galaren antolatzailea) osatzen zuten epaimahaiak bere botoekin Crisher Kiss eta Aurah aukeratu zituen finalista, eta biak koroa lortzeko elkarren aurkako duelura pasa ziren.

Pinguistar, aurreko edizioko irabazlea, agertokira igo zen A quién le importa aurkeztera,  Aurah eta Crisher aldi bereko lipsync-duelu batean elkarren aurka aritzeko aukeratu zen konposizioa, alegia. Biek eskaini zuten jaialdian inoiz ikusi gabeko ikuskizun bat, itsasadarreko bi ertzen arreta erakarri zuena.

Azkenean, ekitaldiko boluntarioei esker, agertokiaren behealdean hautestontzi bat jarri zen bertaratutakoek beren gustukoena bozka zezaten eta ondorengo eguneko UrParadean zehar T4+DragGalaren festarako bi sarreraren zozketan sartu ahal izateko.

5 minutu besterik ez ziren behar izan 200 txartelak agor zitezen, aurrekaririk gabeko parte-hartzean, zeinen irabazle izan ziren Raquel eta Imanol. Zozketaren irabazleak Bilboko itsasadarrean zeharreko ohiko desfilean T4 elkartearen festan dragekin eta bestelako pertsona ospetsuekin batera ibili ziren.

Hain zuzen ere igandean izan zen, 21:00ak inguruan, antolatzaileak, babesleek eta partaideek Areatzako agertokia berriro zapaldu zuten unea, Aurah herri-bozketaren azken irabazle gisa aldarrikatzeko, eta, honenbestez, “Drag Bilbao Bizkaia Harro 2019” koroatu. Eta honela Crisher Kiss edizioko bigarren sariaren jabe egiten zen.

Gaur egun arteko Drag Galaren ediziorik arrakastatsuena honela ixten zen, zalantzarik gabe hurrengo edizioan berriro harrituko gaituen Bilbao Bizkaia Harro 2019ko ekintza jendetsuenetariko batean inflexio-puntu bat markatuz.

Galaren antolakuntzak partaide eta laguntzaile guztiei zorionak eta eskerrak ematen dizkie beren konpromisoagatik, eta baita epaimahaiko kideei eta Asier Bilbaori ere.