NOTA DE PRENSA / PRENTSA – OHARRA

2019.05.09

Bilbao Bizkaia Harroren bosgarren edizioak aldarrikapen-izaera sendotuko du eta marka-irudiak estreinatuko ditu

  • Bilbao Bizkaia Harro ekimena osatzen duten sexu- eta afektibitateaniztasunaren aldeko jardunaldiak ekainaren 20tik 23ra egingo dira.
  • Urteroko ekimen honek LGBTI+ pertsonen eskubideen aldeko aldarrikapena sendotuko dute, artea eta kultura direla bide.
  • Aniztasunaren aldeko ekimen honetan parte hartu nahi duen orok izena emateko epea zabaldu dute antolatzaileek.
  • Ur Parade deritzon ekitaldian, urterik urte sexu- eta afektibitateaniztasunaren alde itsasadarrean nabigatzen duen desfilean parte hartu nahi duten itsasontziak inskribatzeko epea ere zabaldu da.
  • Ortzadar LGBT Elkarteak antolatutako ekimena da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta beste erakunde batzuen laguntza jaso du.

Aurten ere, ortzadarraren bandera astinduko du haizeak gure kale eta plazetan Bilbao Bizkaia Harro ekimena dela eta. Ekimen horren bosgarren edizioa egingo da aurtengoa eta berrikuntzaz beterik dator. Ekitaldiaren helburu nagusia LGBTI+ pertsonak ikusgai egin eta horien eskubideak aldarrikatzea, ekainaren 20tik 23ra, Bilboko kaleetan.

Nolanahi ere, esan dugun moduan, Bilbao Bizkaia Harro ekimenaren aurtengo edizioan berrikuntza ugari izango dira eta, besteak beste, ekimenaren kolore anitzetako programa Bizkaiko beste herri batzuetara hedatuko da. Hala, kultura- eta aldarrikapen-jarduerak egingo dira Bizkaiko herrietan ekimenak iraun duen egunetan. Horren haritik, Bizkaiko udalak gogatu nahi ditugu antolatzaileekiko harremanetan jar daitezen eta ekimen honekiko atxikimendua adieraz dezaten. 

Ortzadar LGBT Elkarteak  antolatuko du ekimena aurten, orain arte antolatzaile lanetan jardun duen Bilbao Historiko elkarteari lekukoa hartuta. Aldaketaren xedea da afektibitate- eta sexuaniztasunaren aldeko aldarrikapena sendotzea eta xede horren emaitza Bizkaiko hedapenean nahiz ekimenari lotutako jardueretan islatuko da.

Irudi eta marka berriak

 Edizio honen berrikuntzetako bat ekimenaren irudi berria da. 2019tik aurrera, ekimena Bilbao Bizkaia Harro  deituko da eta gure hizkuntza, euskara, batuko du jardueretan, Bizkaiko gizartean dagoeneko finkatuta dagoen ekimena sendotu eta sustraitzeko helburuz. Hala eta guztiz ere, izen berria Bilbao Bizkaia Pride izenarekin batera erabiliko da, kanpoko hedapena sustatzeko, ‘Pride’ kontzeptuak izaera unibertsal ukaezina duelako eta mundu guztiak aise ezagutzen duelako.

Gainera, Bilbao Bizkaia Harro ekimenaren logotipo berriari esker, marka begi-kolpez ezagutzeko modukoa izango da: irudia kolorea anitzeko zirkulua da, ortzadar bikoitza bailitzan, LGBTI+ banderaren sei koloreak dituela eta aniztasunaren topalekua irudikatzen du.           

LGBTIQ+ pertsonen eskubideen aldeko ekimen hau indarberriturik dator edizio honetan, lau egunetan Bizkaiko hiriburuan garatuko diren kultura- eta arte-jardueren egitarau aparta dela eta. Bilbao Bizkaia Harro ekimena hasi baino egun batzuk lehenago emango da egitarau zehatzaren berri. Sentsibilizazioa, aldarrikapena, didaktika eta informazioa ditugu ekimen honen aldarriak.

Ur Parade eta boluntarioak

 Aniztasunaren aldeko aurreko desfileetan, Ur Parade izan da jarduerarik esanguratsuenetakoa, hau da, itsasadarrean nabigatu duten aniztasunaren aldeko itsasontzien ibilaldia. Ur Paradek erakutsitako kolore anitzeko Bilboren irudiak mundu osoan ikusi dira. Aurten ere, izen-ematea zabalduko dugu ekainaren 23an egingo den Ur Parade jardueran parte hartu nahi duten ontzientzat. Antolatzaileok argi utzi nahi dugu izena eman behar dela jarduera horretan parte hartzeko. 

Hala, itsasontzia eduki eta, ekimenari atxikita, itsasadarrean ibili nahi dutenek eman dezakete izena edo, bestela, itsasontzi baten zerbitzuak kontratatzen dituzten enpresa eta erakundeek, itsasontzia sustatu eta jendeak Ur Paradez goza dezan itsasontziaren barruan.

Beste alde batetik, LGBTIQ+ pertsonen eskubideen aldeko aldarrikapenarekin bat egiten duten lagun guztiak gogotu nahi dituzte antolatzaileek Bilbao Bizkaia Harro ekimena garatzeko lanean jarduten duten boluntarioen taldean parte-hartzera. Talde horretan aritzen diren guztiek erabat beharrezkoa dugun laguntza emateaz gain, ekimen honi lotuko zaizkio hasieratik bertatik. Boluntarioen taldean parte hartzeko, ondoko baldintzak bete behar dira:

  • 18 urte beteta izatea.
  • Garaiz etortzea eta arduraz jokatzea izena emandako txandetan aritzeko.
  • Informazioa jasotzeko eta jarduerak antolatzeko batzarretan parte-hartzea.

Itsasontziren baten joateko nahiz boluntario jarduteko izen-emateak linean egin daitezke, www.bilbaoBizkaiaHarro.eus webgunean dagoen inprimakiaren bidez.