Bilbao Bizkaia HARRO 2019 ekimenak 
gizarte- eta kultura-jardueretako batzuk eskainiko ditu, 
hala nola erakusketak, kontzertuak, umeentzako jolasak 
eta zinema, jendaurreratzea eta sentsibilizazioa lantzeko

    • Aniztasun afektibo-sexualaren eta genero-identitatearen aldeko ekimen hau ekainaren 20tik 23ra izango da; hala ere, jarduerak antolatuko dira data horien aurretik eta ondotik.
    • Ruth Lorenzok eta La Basuk kontzertuak eskainiko dituzte.
    • Aurtengo pregoiaren leloa aniztasun funtzionala duten LGBTIQ+ pertsonei buruzko gogoeta egitea dugu.
    • Musikaren arloan, Asier Bilbaoren ikuskizunaz, Dj-en saioez eta Abba taldearen omenezko emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu.
    • Aldarrikapen-ekimen honekin bat eginda, hainbat artistak lanak erakutsiko dituzte Bizkaiko hiriburuaren hainbat tokitan. Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ere sortzaile batzuen erakusketa izango da ikusgai.
    • Oraindik ere zabalik dago epea itsasontziak Ur Parade delakoan inskribatzeko, hau da, itsasadarreko uretan aniztasunaren alde egingo den itsas ibilaldian.
    • Boluntario ugarik lanean dihardute jaialdia eta aldarrikapen-ekimen hau antolatzen.
    • Ortzadar LGBT Elkarteak antolatzen duen ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesa dauka.

    Bilbao Bizkaia HARRO ekimenaren helburu nagusietako bat da egitaraua urterik urte Bizkaiko beste udal batzuetara hedatzea. Aurten, Erandioko Udalak, Leioako Udalak eta Barakaldoko Udalak bat egin dute ekimenarekin, baita Getxoko Mujeres con Voz elkarteak.

Atzera kontatzen hasi gara Bilbo eta Bizkai osoa ortzadarraren kolorez blaitu daitezen, Bilbao Bizkaia HARRO ekimena dela kausa. Bilbao Bizkaia HARRO gizarte- eta kultura-ekimenak LGBTI+ pertsonak ikusarazi eta haien eskubideak aldarritako nahi ditu. Ekimena ekainaren 20tik 23ra egingo da, Bilboko kale guztietan, eta aniztasunaren aldeko mezua zabalduko du Bizkai osora… mundu osora. Kontzertuak, zinema-emanaldiak, umeentzako jolasak, erakusketak, drag-ekitaldi bate do Ur Parade ezaguna -itsasadarretik barrena ibiliko diren aniztasunaren aldeko ontzien itsas ibilaldia- ditugu aniztasun afektibo-sexualaren eta genero-identitatearen alde erruz egingo diren gizarte-, kultura- eta aldarrikapen-proposamenetako batzuk. Ortzadar LGBT Elkarteak antolatu du ekimena eta Bizkaiko Foru Aldundiak nahiz Bilboko Udalak babestu dute.

Egitaraua

Ruth Lorenzo eta La Basu abeslariek kontzertuak eskainiko dituzte. Bestalde, musikari dgokionez, Asier Bilbaoren ikuskizuna, dj-saioak eta Abba taldearen omenzko emankizuna eskainiko dira.

Aurten, Bilbao Bizkaia HARRO ekimenak gai jakin bat jorratu nahi du, gogoeta pizteko: aniztasun funtzionala duten LGBTIQ+ pertsonak. Kolektibo hori  askotan, ulergaiztasuna, aurreiritziak edo tolerantziarik eza pairatu behar izaten dituzte. Hori dela eta, kolektibo horretako kideek esango dute Bilbao Bizkaia HARRO ekitaldiaren hasierako pregoia.

Artista batzuek ekimenarekin bat egin dute eta beraien lanak ikusgai jarriko dituzte hiriko zenbait lekutan. Gainera, Bizkaiko Batzar Nagusiek berriro ere babestuko dute LGBTIQ+ pertsonen eskubideen aldeko ekimen hau eta sortzaile batzuen erakusketa antolatu dute. Zinema-emankizunak ere izango dira BilbaoArten eta hitzaldi-elkarrizketa eskainiko da ekainaren 27an Euskaltzaindiaren egoitzan. Miriam Urkia González euskaltzainak, Akademiaren hiztegiaren arduradunak, “Hizkera inklusiboa, Euskaltzainditik” izeneko hitzaldia emango du.

Beste alde batetik, gogorarazi nahi dugu oraindik ere zabalik dagoela epea ontziak Ur Parade delakoan inskribatzeko, hau da, ekainaren 23an Bilboko itsasadarrean egingo den itsas ibilaldian. Ur parade dela eta, antolatzaileok azpimarratu nahi izena ematea behar-beharrezkoa dela, ibilaldian parte hartu nahi bada. Hala, itsasontzia eduki eta itsasontzia erabiliz parte hartu nahi duen orok izena eman dezake; bestela, itsasontzi baten zerbitzua kontratatu eta jendea ontzira dadin sustatzen duten enpresa eta erakundeek ere izena eman dezakete. Izen-emateak webgunean jasoko dira: www.bilbaoharro.eus.

Bilbao Bizkaia HARRO ekimenaren helburu nagusietako bat da egitaraua urterik urte Bizkaiko beste udal batzuetara hedatzea. Aurten, Erandioko Udalak, Leioako Udalak eta Barakaldoko Udalak bat egin dute ekimenarekin, baita Getxoko Mujeres con Voz elkarteak.

Agertoki nagusia Bilboko Areatzan egongo da, baita informazio-gunea chill out eremua eta umeentzako jolasgunea (jolas didaktikoak eta sentsibilizazio-ekintzak eskainiko dira han). Hain zuzen ere, gune horretan, Yogurinha Borova polifazetikoak ipuin-kontalariarena eta Dj-arena egingo du.

Aurrekoez gain, ondokoak aurkituko ditugu egitarauan: drag-saioa, herri kirolak takoiak jantzita, kalejirak, kale-apainketa…

Boluntario ugarik lanean jardungo dute aniztasun afektibo-sexualaren eta genero-identitatearen aldeko ekimen hau behar bezala antolatzeko eta, horregatik, lerro hauek baliatu nahi ditugu boluntario horiei guztiei euren lana eta engaiamenduagatik eskerrak emateko.

Stonewall-eko istiluen 50. urteurrena

Amaitzeko, nabarmendu nahi dugu Bilbao Bizkaia HARRO ekimenaren bosgarren ekitaldia bat datorrela ‘Stonewalleko istiluak’ deituriko gertakari gogoangarrien berrogeita hamargarren urteurrenarekin: izan ere, aurten beteko dira 50 urte 1969ko ekainaren 28an, New York-eko Stonewall Inn izeneko pub-ean izandako poliziaren sarekadaren aurkako protesta egin zenetik. LGBTIQ+ pertsonak joan ohi ziren horretara eta orduko protestak hartzen dira AEBetako LGBT kolektiboak aniztasun afektibo-sexuala zapaltzen zuen sistemaren aurkako lehen ekintzatzat. Orduz geroztik, gertakari horiek gogorarazteko LGBTIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da herrialde askotan, egun hori mugarria izan baitzen LGBTIQ+ kolektiboaren aldarrikapenetan. Bilbao Bizkaia Harrok urteurren hori hartuko du gogoan, apaingarri batzuk direla medio.

Irudi eta marka berriak

Edizio honetako berrikuntza behinenetakoa dugu ekimenaren irudiaren aldaketa. Gainera, hemendik aurrera, Bilbao Bizkaia HARRO leloa erabiliko du. Nolanahi ere den, kanpoan hedatzeko xedez, jatorrizko izena baliatuko du, kontzeptu unibertsala delako eta erraz antzematen delako: ‘Pride’.

Beste alde batetik, Bilbao Bizkaia HARRO ekimenak logotipoa estreinatuko du, markaz begi-kolpe batez jabetzeko: irudia kolore anitzeko zirkulua da, ortzadar bikoitza bailitzan, barruan LGBTIQ+ banderaren sei koloreak dituela eta aniztasunaren topagunea irudikatzen duela.

Info+: Aratz Castro – Ortzadar LGBT Elkarteko Proiektuen arduraduna