Aurkezpena

Bilbao Bizkaia Harro deritzon ekimena egiten da Bilbon 2015. urtetik. Ekimen hori “hiriari eta lurraldeari” lotuta dago eta, horren bidez, sexu- eta afektibitate-aniztasuna aldarrikatzen da eta herritarren elkartasuna aitortzen da mundu osoko LGBTI pertsonen eskubideen alde. Hala, Bilbao Bizkaia Harrok nazioarteko eredu bihurtu nahi dute Bilbo eta Bizkaia, batik bat, ardatz atlantikoan.

Bilbao Bizkaia Harro ekimenaren barruan, hainbat gizarte-, arte-, kultura-, kirol- eta sentsibilizazio-jarduera egiten dira, hiriko zein lurraldeko aniztasuna agerrarazi, eskubideen berdintasuna aldarrikatu eta gure gizartearen izaera irekia erakusteko, modu erakargarri eta solidarioz. Ekimena azaldutako proiektuaren inguruan bildu diren erakunde, herri-erakunde, boluntario, hedabide, enpresa pribatu, elkarte eta antolakundeen arteko lankidetzan oinarritzen da.

5 urte joan eta gero, beste bultzada bat eman nahi diogu ekimenari eta, horretarako, orain arte baino jarduera gehiago antolatu nahi ditugu 2019an. Jarduera guztien helburuak, baina, argia izan behar du: hezi eta sentsibilizatu. Era berean, gure asmoa da euskara eta euskal kultura bereizgarriak izatea gure ekimenean.

Bizkaia Harro nahi dugu eta, ildo horretan, lanean ari gara lurraldeko udalek ekimenarekin bat egin dezaten eta Bizkaia Harro ekimenari atxiki dakizkion jardueraren bat eginda. Horrela, bada, Bizkaiko udal bakoitzak berezko programazioa izan dezan, hainbat jarduera eskainiko dizkiegu (antzezlanak, zinema, aisialdiko jarduerak…). Aldi berean, lanean jardungo dugu Ur Parade jarduera bereizgarri bihur dadin Bizkai osoko konpromisoa horri esker erakusteko.

Antolatzaileak:

Laguntzaileak: